1 Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen aldizkaria 2002ko Abendua • 19.  zenbakia UEMA IPARRALDEKO HERRIKO ETXEETAN MARTXAN DA EUSKARAREN BERRESKURAPENA erriko Etxeetan euskara- ren erabilera sustatu eta euskaldunei udal zerbi- tzua "euskaraz ere" eskaintzeko xede- arekin, Euskal Konfederazioa eta UEMAren artean diseinatutako egitas- moak lehen urratsak eman ditu. Euskal Konfederazioak egindako lanari esker, urte amaierarako, hogei bat herriko etxek sinatuko dute administrazioan euskarari sarrera emango dion hitzar- mena. Honezkero, Iparraldeko hiru probintzietan aurkeztu da proiektua eta ezezkorik jaso ez denez pixkanaka udalen kopurua handituko da. Aurkezpenekin batera, planen diseinua eta langile eta hautetsiei eman beharreko formazioa lantzen ari gara Euskal Konfederazioa eta AEK- kin batera. Ahalegin handia eskatzen duen proiektua da hau, Iparraldean ez baitago ezer landuta.     2003 urteari begira hauek dira aurreikusten diren lanak: 1. Hitzarmen izenpetze kanpaina azkartu Uda honetan Euskal Konfedera- zioak kanpaina ona egin du, prentsa- ren sostengu osoa lortuz, eta ondo- rioz, hainbat herriko etxe Euskal Konfederazioarekin harremanetan sartu dira informazio eske eta lagun- tza puntuala lortzeko. 2003 urtean hogeita hamar herriko etxeren ones- pena lortzeko asmoa da.   2. Diagnostikoak Hitzarmena izenpetu duten herri- ko etxeekiko harremanak atxiki behar dira eta beraz, izenpetu eta lehenbai- lehen diagnostikoa egin behar da. Bistan denez, denbora hartu behar da langileekin hitz egiteko, haien kezkak kontuan hartzeko, eta pausatuko diren arazo teknikoak aurreikusteko. Diag- nostikoen emaitzak landu eta propo- samenak egin behar zaizkie. Urtean zehar, laguntza teknikoa eman behar- ko zaie eta herriko etxeek hartutako engaiamenduak errespetatuak izan daitezen, herriko etxearen baitan jarraipen batzorderik sortzen ez bada, jarraipen lana Euskal Konfederazioak egin beharko du. 3. Informazioa zabaldu Herriko etxeek egitasmoaren berri ukan dezaten, 2002 urtean bezala, mintegiak antolatuko dira ipar Euskal Herriko hiru eskualdeetan. Bertara, auzapez, hautetsi eta langileak ( edo, herri handietan zerbitzu bakoitzeko arduradunak ) gomitatuko dira. 4. Formazioa Herriko etxeetako langileen beha- rrei erantzuteko AEKrekin nolako formazioa proposatu daitekeen lan- tzen ari gara: Herriko etxe batzuetan talde bat osatuz, formazio puntuala... AEK Material pedagogikoa ere pres- tatzen ari da. Langileen euskara maila neurtzeko eta beharrak aztertzeko AEKren Egalik metodoa erabiliko da. Momentuz, 2003 urtearen sartze- rako formazio puntual bat eskaintzea erabaki du batzordeak, AEK-k bide- raturik eta eskualde bakoitzean pro- posaturik, inprimakien inguruan eta idazkari orokorrei zuzendua. Bestalde, itzultzaileak behar dira; Baionako unibertsitatea eta UEUrekin landuko da gaia, itzultzaileak formatu eta diploma ofizial bat eskuratzeko. 5. Frantses inprimakien itzulpena, administrazioan erabiltzen den hiztegiaren egokitzapena. Gaur egun herriko etxe gehienek inprimaki elebidunak erabiltzeko engaiamenduak hartu dituzte, gure aldetik 16 itzuli edota egokitu ditugu, ondorioz administrazioan erabiltzen diren inprimaki asko lantzea geldi- w Arama eta Zestoako udalak UEMAko partaide berriak dira. Bi udal hauekin 49 udalek osatzen dute Mankomunitatea. w 2003ko Udal Euskaldunen Eguna Iparraldean ospatuko da. Eguna eta leloa Iparraldeko ordezkariek aukeratuko dute. AZKEN BERRIAK: