Agenda

Egun honetako ekintzak


Izenburua: Zumaia: IPAR HAIZEAREN KONTRA antzezlana
Data:2012/03/23
Azalpena:

Tokia: Aita Marin

Ordua: 22:00etan

Tanttaka taldearen eskutik

Sinopsia:

Emmi Rothener-ek Like aldizkariko harpidedun izateari utzi nahi dio. Hori dela eta, mezu bat bidaliko die argitaletxekoei. Okerreko helbidera bidaliko du, eta Leo Leikeren postontzira helduko da. Otsailaren amaieran, Emmik aldizkaria jasotzen jarraitzen duenez, beste mezu elektroniko bat bidaliko du. Mezua berriro Leori helduko zaio. Emmik barkamena eskatuko dio eta hala, poliki-poliki sakontzen joango den harremana sortuko da eta elkarrenganako dependentzia handitu egingo da. Harremana sendotzen doan heinean, benetako topaketa batek izaera sentsuala duen harremana zapuztuko duen beldur dira bai Emmi, bai Leo. Obraren amaiera aldera, Emmiren senarrak emailak aurkituko ditu, eta Leori mezu bat bidaliko dio bere emaztea ikus dezala eskatuz, baina baldintza batekin: gau bakar baterako izan dadila. Senarrak ezin du aurkari birtual eta idealizatu batekin lehiatu. 



Beste hilabete bat  
EgunaIzenburua
 
23 Usurbil: De Mode Quartet