Agenda

Egun honetako ekintzak


Izenburua: Usurbil: Inauteri festa
Data:2012/02/18
Azalpena:

USURBIL: INAUTERI FESTA

Tokia: Kaskoa

Ordua: egun osoa

Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea

Gaia: mitologia

Adin guzti-guztietarako. Umeak, haurrak, gaztetxoak, gazteak, helduak, nagusiak... Guzti-guztiontzako denok elkarrekin inauterietara! Animatu eta etxetik etorri nahi duzuen mozorroarekin ondo pasatzera. Eguerdiko 12:30etan ZUMARTXAN txaranga Zumartetik abiatuta ibilko da kaleak animatzen giro ederraz gozatzeko aukera izango dugu.

16:00etan Gaztelekuan Ilargi-Eguzki inauteri festa izango da.

Eta, 18:00etan... BURRUNBAZALE txaranga ibiliko da herriko kaleetan barrena. Animatu eta zu ere barneratu zaitez MITOLOGIAko pertsonaiekin! Herensugea, Tartalo, sorginak, Iratxoak, Basajaunak, Basandereak, Lamiak, Anbotoko Mari... Ikusteko aukera izango da aurtengoan.

Gauean, afaria izango da Olarrondo jatetxean. Bertara mozorrotuta joan behar da eta beharrezkoa da aurrez txartela erostea Txiriboga, Irrati edo Noaua!ko egoitzan.

Txartelak 15 euro balio du.



Beste hilabete bat  
EgunaIzenburua
 
18 Zumaia: Inauteriak
18 Zestoa: Inauteriak