Agenda

Egun honetako ekintzak


Izenburua: Usurbil: Hitzaldia hezkuntza transmisioari buruz
Data:2012/04/18
Azalpena:

Apirilak 18, asteazkena

Hitzaldi zikloa: Hezkuntza transmisioa bakarrik al da?

 

19:00 Sutegi Kultur Etxeko auditoriumean

 

Antolatzailea: Nafartarrak kultur taldea

Hizlaria:Mirari Bereziartua

Sarrera: doan

 

Hezkuntza zertarako den geure buruari galdetzea, euskaldunontzat herri bezala bizi-irauteko  estrategikoa da. Edozein herrirentzat, zer da eta zertarako da hezkuntza? Zer zentzu eman diote herrien ibilbide luzean hezkuntzari eta nola bermatu dute? Gure herriaren ibilbide luzean zer zentzu eman diogu eta nolako bermeak topatu ditugu? Nola proiektatzen dute euskal eragile desberdinek beraien mezu eta eginkizunetan hezkuntzaren zentzua eta bermea? Nahikoa al da edozein hezkuntza sisteman euskara sartzea, herri baten biziraupena bermatzeko?

Euskal Herria eta ikaslea ardatz dituen hezkuntza proiektu bati irtenbide inteligenteak topatzearen erantzukizuna dugu. Akatsak ere ikasgai dira, elkar epaitu beharrean hobetzeko aukera bihurtzen ditugunean.



Beste hilabete bat  


[Egun honetan ez dago beste ekintzarik]