Agenda

Egun honetako ekintzak


Izenburua: Zestoa: PAZKO JAIAK Aizarnan
Data:2012/05/26
Azalpena:

11:00etan, artisau postuen irekiera. Aizarnarren eskutik, era askotako artisau-lanak erakusgai eta salgai: elikagaiak, bitxiak, larruz eta buztinez egindako produktuak, taloak, apaingarriak, ukenduak eta sendabelarrak...

12:00etan, arpanlarien erakustaldia.

14:00etan, txekor-jana txotxeko sagardoaz lagunduta.

17:30ean, Aizarna eta Segoviaren arteko aizkora apustua. Ondoren, Aizarnako Jagoba Otaegi harri-jasotzailearen erakustaldia.

Egunean zehar, musika alaia eta giro aparta, Monik eta Eider trikitilarien eskutik.

Oharra: txekorra jateko txartelak egunean bertan jarriko dira saltzen, 5 euroan, eta txartela erosten duenari edalontzia emango zaio.

Gerturatzen den oro baserritarrez janztera animatzen dugu.



Beste hilabete bat  
EgunaIzenburua
 
26 Zestoa: Merendola
26 Leitza: Donostia-Orio mendi irteera
26 Leitza: Txistularien eguna
26 Zestoa: ARKAKUSOAREN ZIRKOA antzezlana
26 Zumaia: San Pankrazio jaiak