Agenda
| << 2012 Maiatza >> | ||||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||
Ordua: 12:00
Maiatzaren 19 eta 20an Gipuzkoako 7. Belaontzi Txapelketa jokatuko da Zumaiako uretan: Zumaiako Udala Saria. Urtez urte bela munduan gero eta sendoago eta sona handiagokoa bihurtzen ari da.
Txandak nagusiki barlovento-sotavento erara jokatuko dira, baina, baldintza atmosferikoak baimena emanez gero, itsasaldeko ibilbide bat egiteko posibilitatea ere ez da alde batera utziko.
Dagoeneko itsasontzi guztiak prestatze lanetan buru-belarri ari dira Zumaiako uretan ematen den urteroko hitzorduan parte hartzeko. Ontzi eta eskifai hauek nagusiki bizkaitarrak eta gipuzkoarrak izango dira, baina Iparraldeko parte-hartzaile batzuk ere izango ditugu gurean.
Zumaiako estropada eremua berezia da, eta aukera taktiko eta estrategiko ugari ematen ditu, batez ere hego osagaia duen haizea nagusi denean.
Ustez faborito diren Maitena, Phoenix eta Akelarre eta beste belaontziek elkar neurtzeko aukera izango dute denboraldiko hitzordurik garrantzitsuenetariko bat den honetan.