Agenda

Egun honetako ekintzak


Izenburua: Usurbil: Sexualitatearen Udazkena ("Antonia" filma)
Data:2012/06/11
Azalpena:

Ekainak 11 eta Ekainak 20

Sexualitatearen Udazkena

Antonia filma

SantuEnean: Kultur Elkartearen egoitzan, ekainaren 11ean, arratsaldeko 16.30ean.

AginAGAN: apaizaren etxe azpiko lokalean, ekainaren 20an, arratsaldeko 17.30ean.

Dinamizatzailea: Elena Jimenez Udaleko Sexu aholkularitza Guneko sexologoa.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Sexualitateak adin bakoitzean bere berezitasunak izaten ditu, ez hobeak eta ez okerragoak. Gai honen inguruan tertulian aritzeko jubilatuei zuzendutako bi zine-forum antolatu dira SantuEnean eta Aginagan.

Antonia filmaren proiekzioarekin sexualitatearen bidezidorretatik bidaiatzeko aukera izango dute bertaratzen direnak: harreman berriak, galera zaharrak, gorputz aldaketatik abiatuta fantasia berriak eraikitzeko aukera, bizitakoa eta bizi nahi duguna, harremanak eta ametsak gauzatzeko modu berriak...

Saioa amaitzean mokadutxoa egongo da.



Beste hilabete bat  
EgunaIzenburua
 
11 Bera: 'Berako Oihua' aldizkarian lanak aurkezteko epea zabalik
11 Bera: 'Berako Oihua' aldizkarian lanak aurkezteko epea zabalik