Agenda
Ekainak 11 eta Ekainak 20
Sexualitatearen Udazkena
Antonia filma
SantuEnean: Kultur Elkartearen egoitzan, ekainaren 11ean, arratsaldeko 16.30ean.
AginAGAN: apaizaren etxe azpiko lokalean, ekainaren 20an, arratsaldeko 17.30ean.
Dinamizatzailea: Elena Jimenez Udaleko Sexu aholkularitza Guneko sexologoa.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Sexualitateak adin bakoitzean bere berezitasunak izaten ditu, ez hobeak eta ez okerragoak. Gai honen inguruan tertulian aritzeko jubilatuei zuzendutako bi zine-forum antolatu dira SantuEnean eta Aginagan.
Antonia filmaren proiekzioarekin sexualitatearen bidezidorretatik bidaiatzeko aukera izango dute bertaratzen direnak: harreman berriak, galera zaharrak, gorputz aldaketatik abiatuta fantasia berriak eraikitzeko aukera, bizitakoa eta bizi nahi duguna, harremanak eta ametsak gauzatzeko modu berriak...
Saioa amaitzean mokadutxoa egongo da.
| 20 | Usurbil: Zumarte Musika Eskolako ikasleen kurtso amaierako kontzertuak |
| 20 | Usurbil: Haur sexualitate tailerra |
| 20 | Zestoa: Musika eskolaren urte amaierako emanaldia |