Kanpainak
Guk abizena, zuk?
Arteche, Aguirre, Goicoechea, Echenique, Echeverria… Zure abizena horietako bat da? Zenbat aldiz pentsatu duzu abizena euskaratu beharko zenukeela?
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) abian jarri du abizenak euskalduntzeko kanpaina, Guk abizena, zuk? leloarekin, eta dei egiten die euskaldunei bere izanarekin koherente izateko eta abizenak euskalduntzeko.
Abizenak euskalduntzea oso erraza da. Zer egin behar duzun jakin nahi baduzu, sakatu hemen.
Gainera, Hego Euskal Herrian, UEMAtik kanpoko udalerrietan ere gauza bera egin behar da abizenak euskal grafiaz jartzeko.
Guk abizena, zuk? Erdarazko grafia duen abizenari eutsiko diozu?