Kanpainak

Lan eskaintza

UEMAk hizkuntza normalkuntzako teknikarirako lan-poltsa eratu nahi du.

 

Lana UEMAko edozein bulegotan izan daiteke (Aulesti(Bizkaia), Oiartzun (Gipuzkoa) zein Azpeitia (Gipuzkoa)).

 

Ordutegia: 08:00etatik 15:00etara, nahiz eta noizbehinkako lanak direla-eta arratsalderen baten ere lan egin behar izan.

 

Norbere autoa eta gida baimena izatea ezinbestekoa da.

 

Baldintza agiriak ikusteko klikatu hemen.

 

Eskaera orria jaisteko klikatu hemen.

 

Eskaerak Aulestiko bulegora bidali behar dira posta arruntez epea amaitu baino lehen (epea: urtarrilaren 24tik otsailaren 4ra). Helbidea honakoa da:

 

     UEMA

 

     Donibane enparantza 1, 1.a

 

     48380 Aulesti (Bizkaia)

 

Informazio gehiagorako deitu 94-627.91.95 telefonora, goizez. Inork ez badu erantzuten deitu 608.20.49.44 telefonora, goizez.

  •  UEMAko lehendakariaren dekretua: onartu eta baztertuen zerrenda, lehenengo ariketaren data, ordua eta tokia. KLIKATU HEMEN.

  • Baztertu eta onartuen zerrendari buruzko erreklamazioak egiteko epe aldaketa. KLIKATU HEMEN.

  • UEMAko lehendakariaren dekretua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. KLIKATU HEMEN.

  • Lehenengo azterketaren data, ordua eta tokia:

    • Data:       2011/02/15

    • Tokia:      Zestoako udaletxea (Gipuzkoa). Udaletxeko 2. solairuko aretoa.

    • Ordua:     10:30

Idatzizko ariketaren emaitzak eta ahozkorako ordutegia ikusteko KLIKATU HEMEN

 

Bigarren azterketaren data, ordua eta tokia:

  • Data:       2011/02/22

  • Tokia:      Zestoako udaletxea (Gipuzkoa). Udaletxeko 2. solairuko aretoa.

  • Ordua:     Izangaia bakoitzari dagokiona taulan ageri da.


Lehenengo azterketaren (idatzizkoa eta ahozkoa) eta elkarrizketa pertsonalaren emaitzak ikusteko KLIKATU HEMEN.


Izangaiek aurkeztutako dokumentazioa berriz aztertu eta gero, akats bat egon dela ikusi dugu. 4. HE egiaztatu behar dutenen zerrenda eguneratua ikusteko KLIKATU HEMEN.

 Hona hemen  4. hizkuntza eskakizuneko azterketa egingo den eguna, ordua eta lekua: 

 

  4. hizkuntza-eskakizuna

Eguna:  maiatzak 12, osteguna
Ordua:  09:00                                                   
Tokia:  Seminarioa
           Heriz pasealekua 82          
           Donostia                 

Egun horretan azterketa idatzia egingo da.

Azterketa idatzia (irakurritakoaren ulermena eta idazmena) baztertzailea izango da, hau da, bakarrik idatzia gainditzen dutenek egingo dute hurrengo zatia (entzundakoaren ulermena eta ahozkoa).

Azterketa idatzia gainditu eta 2. zatia (entzundakoaren ulermena eta ahozkoa) egin behar dutenen zerrenda UEMAra bidaliko du IVAPek eta UEMAk jakinaraziko du webgunearen bitartez.

4. HEko emaitzak ikusteko klikatu HEMEN.

 

Azken emaitzak ikusteko klikatu HEMEN.