Kanpainak

Topaketa

Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak

 

 UEMAk bere 20 urteko ibilbidea eta hizkuntza ekologia lotuko dituen topaketa antolatu zuen Azpeitian 2011ko apirilaren 14an.

Topaketan, UEMAren 20 urteetako ibilbidearen berri eta etorkizunerako UEMA zein izan daitekeen lantzeko izan zen. Horrekin lotuta, lurralde euskaldunetan hizkuntza ekologiaren teoriaren, planteamenduen eta ikasbideen aplikazioa aztertu nahi izan zen.

Topaketen helburua hautetsiak (gaur egungoak eta etorkizunekoak) eta hizkuntza arloan lan egiten duen edonor euskararen biziraupenerako arnasgune diren herriek duten garrantziaz jabetzea izan zen, baita euskararen gune hegemonikoak babestearen beharraz ohartaraztea ere.

Gure asmoa ez zen bertaratuak entzule soil gisa egotea, eta, horretarako kafe tertulia prestatu genuen, kafea hartzen dugun bitartean entzundakoaz hausnar eta eztabaidatzeko.

Lan honetan guztian, Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko unibertsitatea, Soziolinguistika klusterra eta Donostia- Gipuzkoa Kutxak eman dute euren laguntza.

 

______________________________________________________________________________________

Egitaraua.

 

Eguneko kronika.

 

Hizlariei buruz.

 

→Hizlarien aurkezpenak (power pointak).

         •UEMAren ibilbidea eta etorkizuna, hausnarketa. Jon Bollar Intxausti, UEMAko lehendakaria.

         •Zergatik hizkuntza ekologiarekin bat?  Belen Uranga, Soziolinguistika klusterra.

         •De l´ecologia a la sostenibilitat lingüístiques: del marc tèoric al propositiu i pràctic. Albert Bastardas, Bartzelonako unibertsitatea

         •Hizkuntza ekologia eta udalerri euskaldunak: oinarri juridikoak. Xabier Ezeizabarrena, Eusko Ikaskuntzako Zuzenbide Saila.

         •Hizkuntzaren arnasguneak eta hizkuntzarekiko komunitatearen Gizarte Erantzunkizuna. Iñaki Marko, Euskal Herriko Unibertsitatea.

 

Bideoak (euskaraz eta katalanez).