Kanpainak
ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ
UEMAk herritar guztiok animatzen zaituzte 2012ko errenta aitorpena euskaraz egitera.
Errenta aitorpena modu askotan egin daiteke: autolikidazio proposamena berretsiz, era mekanizatuan, gestoria baten bidez, Ogasuneko bulegora joanda...
Edozein modutan egiten duzula ere, euskaraz egin dezakezu. Nola?
AUTOLIKIDAZIO PROPOSAMENA
Proposamena eta gutuna ele biz jasotzen badituzu, onartzeko garaian euskaraz nahi duzula esatea baino ez duzu. Aurtengo behin betiko aitorpena euskaraz bidaliko dizute, eta aurrerantzean ere hala egingo dute.
MEKANIZATUA
Haziendako bulegoan hitzordua eskatzerakoan, esan Haziendarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula. Horrez gain, aitorpena egitera joatean, eskatu agiria euskaraz ematea nahi duzula.
INTERNET BIDEZKOA
Internet bidez errenta programa jaitsiz gero, berriz, euskarazkoa aukeratu.
Aholkularitza enpresaren bat aukeratzen baduzu, espresuki adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula.
Bestelako argibiderik nahi baduzue, jar zaitezte UEMArekin harremanetan: 946279195.
HIZTEGIA
A
aitorpen arrunt declaración ordinaria
aitorpen osagarri declaración complementaria
aitortzaile declarante
aldi baterakoezintasun incapacidad temporal
alokairu alquiler
atxikipen retención
aurreko ahaide ascendiente
B
balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) impuesto sobre el valor añadido (IVA)
banakako aitorpen declaración individual
baterako aitorpen declaración conjunta
batez besteko tasa tipo medio
berandutza interes interés de demora
besteren finantzaketa financiación ajena
besteren konturako langile trabajador/a por cuenta ajena
borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitate entidad de previsión social voluntaria
D
dohaintza donación
doikuntza positibo ajuste positivo
E
egotzi imputar
egozpen imputación
ekarpen aportación
erregimen berezi régimen especial
erregimen orokor régimen general
errenta integrazio integración de rentas
errentari arrendatario
errentatzaile arrendador
errentamendu arriendamiento
errenten esleipen erregimen régimen de atribución de rentas
eskualdaketa balioa valor de transmisión
eskurapen balio valor de adquisición
etekin garbi rendimiento neto
etekin gordin rendimiento bruto
etekin irregular rendimiento irregular
etekin oso rendimiento íntegro
ezgaitu discapacitado/a
ezindu dependiente
ezintasun iraunkor erabateko incapacidad permanente absoluta
ezintasun iraunkor oso incapacidad permanente total
ezkontide cónyuge
F
frogagiri justificante
G
gardentasun fiskaleko erregimen régimen de transparencia fisvcal
gastu kenkaridun gasto deducible
gauza bidezko etekin rendimiento en especie
gauza bidezko ordainketa retribución en especie
gutxipen minoración
H
hainbanaketa prorrata
hartzeko haber
herentzia banatu gabe herencia yacente
hobari bonificación
I
identifikazio fiskaleko zenbaki (IFZ) número de identificación fiscal (NIF)
irabazpidezko erregimen ekonomiko régimen económico de gananciales
itzulketa devolución
izatezko bikote pareja de hecho
J
jarduera ekonomikoen etekin rendimiento de actividades económicas
jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) impuesto sobre actividades económicas (IAE)
jarduera nagusi actividad principal
K
kalteordain indemnización
kapital higiezin capital inmobiliario
kapital higiezinaren etekin rendimiento de capital inmobiliario
kapital higikor capital mobiliario
kapital higikorraren etekin rendimiento de capital inmobiliario
karga gravamen
kenkari deducción
kenkaridun, kengarri deducible
konturako ordainketa pago a cuenta
konturako sarrera ingreso a cuenta
kuota diferentzial cuota diferencial
kuota jasanarazpen repercusión de cuota
kuota kenkaridun cuota deducible
L
lanbidearteko gutxieneko soldata salario mínimo interprofesional
M
mailegu préstamo
minusbaliotasun maila grado de minusvalía
N
nazioarteko ezarpen bikoitz doble imposición internacional
O
ohiko egoitza residencia habitual
ohiko etxebizitza vivienda habitual
oinarri ezargarri base imponible
oinarri likidagarri base liquidable
oinarriaren murrizpen reducción de la base
oinordeko heredero/a
ondare patrimonio
ondarearen gaineko zerga (OZ) impuesto sobre el patrimonio
ondasun bereizketako erregimen ekonomiko régimen económico de separación de bienes
ondasun higiezin inmueble
ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ) impuesto sobre bienes inmuebles (IBI)
ondorengo ahaide descendiente
p
pentsio osagarri pensión compensatoria
pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (errenta zerga edo PFEZ) impuesto sobre la renta de las personas físicas (IRPF)
S
salbuespen exención
saldo garbi saldo neto
sarrera garbi ingreso neto
sarrera gordin ingreso bruto
seme-alaben urteko matenu anualidad por alimentos a hijos/as
sortutako kuota cuota devengada
sortzapen devengo
sortze aldia período de generación
Z
zatikatu fraccionar
zenbateko importe
zenbatespen objektiboko erregimen régimen de estimación objetiva
zerga ekitaldi ejercicio fiscal
zerga sortu devengar el impuesto
zerga tasa, ezarpen tasa tipo impositivo
zergadun contribuyente
zergaldi período impositivo
zirriborro borrador
zor deuda
zordun deudor/a
zuzeneko zenbatespen normal estimación directa normal
zuzeneko zenbatespen erraztu arrunt estimación directa simplificada ordinaria
zuzeneko zenbatespen erraztu berezi estimación directa simplificada especial
zuzeneko zenbatespen erraztu sektorial estimación directa simplificada sectorial
zuzeneko zenbatespeneko erregimen régimen de estimación directa