Kanpainak

Udal Euskaldunen Eguna

Anai-arrebak ez etsi

Sustraiak galtzen ez utzi

Arima kendu nahi digutenei

Hortzak erakutsi

Herri libre bat iritsi

Nahi badogu bihar etzi

Arma denetan ziurrena den

Euskarari eutsi

               J. Lopategi

 

 Zer da Udalerri Euskaldunen Eguna eta zertarako egiten da?

 

         Udalerri Euskaldunen Eguna mankomunitatearen aldeko eta euskararen aldeko aldarrikapena egiteko egun aproposa da.

 

Egun hau udalerri euskaldunetako herritar eta Euskal Herri osoko euskaltzaleen erreferentzia izatea litzateke mankomunitatearen helburua eta egun hau erakargarri egin behar da, berau baita mankomunitatearen ispilua.

 

Horretarako ezinbestekoa da udal euskaldunetako euskaltzaleak, kulturan, kirolean, folklorean, artisautzan... dihardutenak, Udalerri Euskaldunen Egunean inplikatzea.

 

Egun horren hazia Lizartzan erein zen eta Aizarnazabalen erne 1991an, mankomunitatea bera jaio zen egunean.

 

Udal Euskaldunen Eguna ospakizunetarako eguna izateaz gain, aldarrikapenetarako eguna ere bada, hegoaldean zein iparraldean. 

 

Horren testigu ditugu 1990 urtetik honako Egunak (Lizartzan, Aizarnazabalen, Aramaion, Oiartzunen, Arantzan, Zeanurin, Iruran, Arbizun, Aulestin, Bermeon, Lekeition, Ezpeletan, Azkainen, Maulen, Alegian eta Azpeitian).