Nor Garen
Udalerri Euskaldunen Mugimendua 1988an abiatu zen, Euskal Herrian Euskaraz erakundearen ekimenari erantzunik, hainbat udalek "Euskararen Erabilpena Normaltzeko Udal Arautegia" onartu zutenean bertako administrazioetan eta udalerrian euskaraz bizitzeko bitartekoak jartzeko asmoz.
Udalerri Euskaldunek erabaki hau hartu baino lehenago (1982an), Eusko Legebiltzarrak emaniko 10/82 Euskararen Legearen 8.3 artikuluak eskaintzen zuen udalerri euskaldunetan euskara hutsez funtzionatzeko aukera: "Udalaren gizarte-hizkuntzazko egoera dela eta, herritarren eskubideen kaltetango gerta ez dedinean, herri-agintariek, Toki-Arduralaritzaren alorrean, euskara bakarrik erabili ahal izango dute."... harik eta estatuko abokatuak errekurritu eta Epaitegi Konstituzionalak artikulua baliogabetu zuen arte.
Artikulu honen beharra justifikatzerakoan, HAEE-IVAPek antolatutako "Euskara eta Administrazioari buruzko I. Jardunaldietan" honela zioen Alberto Ansolak, Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza eta Kultura batzordearen lehendakariak:
“El castellano cuenta con una reserva monolingüe -el resto del Estado (excepto Catalunya y Galicia) y América Latina- y el euskara está aislado. Especialistas en lingüística afirman que una lengua no pervive sin una reserva monolingüe, de ahí que se haya incluido el artículo 8.3. que determina el uso del euskara en determinados ámbitos de la administración local en los que, por otra parte, supondría una agresión lingüística obligar (a los ciudadanos) a una comunicación en castellano, cuando no lo han hecho nunca. La existencia de este artículo no debe interpretarse como discriminación, sino al contrario como una norma de deferencia de los hablantes de la lengua dominante para que el euskara pueda resurgir y llegar a ser una lengua equivalente al castellano".
Udalerri Euskaldunek, beraz, Euskararen Legearen 8.3 artikuluaren asmoa jaso eta praktikara eramateko udal-arautegia onartu zuten.