Nor Garen

Udalerri Euskaldunen Mugimenduak, hasieran udal bilgune zenak, EKBk sortutako zerbitzuari esker Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) bihurtzea erabaki zuen 1991n Aizarnazabalen egindako Udalerri Euskaldunen Egunean. Hau da, herri mugimendu euskaltzalearen eraginez sortutako erakunde instituzionala da UEMA. Hori dela eta, modu naturalean jardun du sorreratik bertatik elkarlanean gizarte mugimendu, elkarte, enpresa, alderdi politiko eta erakunde publikoekin. UEMAren iritziz, beharrezkoa da euskararen aldeko erakundeekin elkarlana sendotzea eta indarberritzea, beti ere, bakoitzaren jarduera errespetatuz eta osagarritasuna bilatuz.
Egun, mankomunitateak UEMAn dauden EAEko udalen euskararen erabilera planak Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin lankidetzan diseinatzen ditu. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia eta Ekintza Planak bultzatzen ditu.
Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat proiektu diruz laguntzen du.
Herri mugimendu euskaltzalearekin lankidetzan dihardu UEMAk:
Kontseilua: kide so-egile izateaz gain, lankidetzan hainbat udaletako hizkuntza - politika neurtu da.
Topagunea: Kultur ELEjira dinamizatu eta etorriberriak herritartzeko lankidetzan dihardugu.
Behatokia: euskaldunen hizkuntza eskubideak zaintzeko hitzarmena sinatu du UEMAk.
Elhuyar: udal espedienteak euskaratzeko hitzarmena sinatu da.
Iberba: profesional euskaldunen gida osatzeko lankidetzan dihardugu.
Plazagunea: UEMAren web gunea berritu da.